post

Kurtso eskaintza

lele-javi-clases-chino-1

Txinglishen ez dugu batere argi txinera etorkizuneko hizkuntza bilakatuko denik, baina bai esan dezakegu mintzaira hau eta ingelesa menperatzen dutenek, abantaila handiak izan ditzaketela gero eta ekialderago begiratzen duen mundu batean.

Bestalde, gaztelania kontrolpean izanik, ingelesa eta txineraren ezagutzak milioika pertsonekin komunikatzeko eta harremanak sortzeko aukera ireki dezake, batez ere orain, belaunaldi berriko txinatarrak gureak bezalako eskualdetara ikastera etortzen ari direnean.

Hau guztia buruan izanik, hurrengo kurtsoak eskaintzea erabaki dugu:

  1. Ingelesa: maila guztiak, azterketa ofizialetarako prestakuntza.
  2. Txinera: maila guztiak, HSK azterketentzako prestakuntza.
  3. Txinera-Ingelesa: praktikatu ingelesa txineraren oinarriak barneratzen dituzun bitartean.

Momentuz, gure kokapena dela eta, aurrez-aurreko ikastaroak Nafarroa Garaia, Lapurdi, eta Behe Bidasoako ikasle eta ikastetxetara murriztu ditugu, baina skype bidez bi hizkuntza hauek ikasi edo praktikatu nahi badituzu, ez dago inongo muga geografikorik.

Prezioari dagokionez, taldeetan ikasiz gero, 40 euro/hilabete (8 ordu) eskatuko genizkizun (lagun asko bazarete, merkeago egin genezake). Klase pribatuak beharrez gero, 60 euro/hilabete aterako litzaizuke.

Gurekin harremanean jartzeko, deitu 600309807 telefonora, edo idatzi jabiertzo@gmail.com helbide elektronikora.

Eskerrik asko zure arretagatik,

Jabi eta Lele